IZAN GAMER

nhnfy

Lehiaketaren baitan: Zertan datza?

Izan zaitez gamer!!

Lehiaketa honetarako gamer bila gabiltza. Horretarako banaka edo taldean (gehienez lau pertsona) euskarazko bide-joko batean jolasten zabiltzatelarik zuen burua grabatu beharko duzue. Nola? Orrialde honetan azalduko dizugu!

Jolastu bitartean, jokoaren inguruko sentsazioak, iritziak eta azalpenak esanez joan beharko zarete.

Ez duzue gidoi baten beharrik, eta post-ekoizpenean nahi haina imajinazio erabili!

ANIMATU!

Parte-hartzeko baldintzak

– 14 eta 18 urte bitarteko gazteak.

– Banaka edo taldean egin daiteke (gehienez lau pertsonako taldeak osatuz)

– Banako edo talde bakoitzak gehienez hiru bideo aurkeztu ditzake.

Hortaz, ekimenaren funtsa honako hau da: euskarazko bideo-jokoak hizpide izanik, 14-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketa bat martxan jartzea. Lehiaketan parte-hartzeko, euskarazko bideo-joko batera jolasten dabiltzan bitartean euren burua grabatu behar dute eta jolasten dabiltzan bitartean.

Kontutan izango diren puntuak

 -Bideo-jokoetan jokatzearen esperientzia transmititzeko gaitasuna.

Hautatuko bideo-jokoaren inguruko azalpen txiki eta argi bat izatea.

· Bideo-jokoaren inguruko iritziak edota irudipenak aipatzea.

Originaltasuna

Erreprodukzio kopurua

Sariak

Parte-hartzaile guztien artean, 3 sari banatuko dira:

1) Lehenengo saria: 200 euro

2) Bigarren saria: Escape Room baterako 4 sarrera

3) Hirugarren saria: Escape Room baterako 2 sarrera

2099627hi